Merkatariontzat: Ezagutu zure energia kostuak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko eka. 6a, 11:13

Urola Erdian, Eskualdeko Energia Plana dago martxan 2015eko udaz geroztik eta energia eraginkortasuna lantzea du heburutako bat.

 

Horrela, egungo testuinguan energiaren pisua handitzen doanez eta merkatarien egunerokoan suposatzen duena ikusita, energia kostuak ezagutzeko tailer bat antolatu da ekainaren 10erako.

Azpeitiko sindikatu zaharreko lehen solairuan, 15:00etatik 16:30ak bitartean Goienerreko kide batek, kostu energetikoen inguruan hitz egingo du eta elektrizitate faktura azaltzen saitatuko da, parte hartzaileek izan ditzaketen galderei erantzuna emanez.

Beraz eskualdeko merkatari guztiak daude gonbidatuta tailer horretan parte hartzera. Izen ematea ekainak 8 baino lehen izatea eskertzen da;

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide