SPRIren diru laguntzen aurkezpena Urola Erdiko enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko mai. 2a, 10:13

Maiatzak 4an, Iraurgi Berritzenek doako jardunaldi bat antolatu du SPRIrekin elkarlanean, eskualdeko enpresei zuzendua.

Jardunaldi horretan Josu Ocarizek, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendariak, Innobideak egitasmoaren programak zein 2016ko beste programa batzuen berri emango du.

Jardunaldia Intsausti Jauregian izango da, 15:00etatik 16:00etara.

Zehazki, berrikuntza ez teknologikoko programen baitan dauden diru laguntzak ezagutaraziko dira:

  • Innobideak Lehiabide
  • Innobideak Kudeabide
  • Innobideak Pertsonak
  • Innobideak Prestakuntza

Era berean, SPRI-k euskal enpresei eskaintzen dizkien beste laguntza eta zerbitzuen inguruko informazioa emango du, enpresen tamaina edozein izanda eta tokiko zein nazioarte mailan.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresek aoiarzabal@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus e-mailen bidez, edo 943 851100 - 943026069 telefono zenbakietara deituz eman dezakete izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide