Irekita Hazilan Programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko api. 5a, 12:30
Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2020 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta esan beharra dago enplegu horietatik %55 emakumeentzat izango direla.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik. Hazilanen helburu nagusia laneratzea da, laguntza pertsonalizatuaren bitartez. Hazilan proiektuari esker, garapen-agentziek etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak zein diren jakingo dute, eta enplegu bat lortzeko behar dituzten baliabideak jarriko dituzte gazteen eskura, haien gaitasunak indartuz eta kudeatzen lagunduz.

Urola Erdia eskualdearen kasuan, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia izango da programa hau kudeatzeaz arduratuko dena, urtean 15 eta 20 gazte artean laneratzeko helburuarekin.

Hazilanen lanak enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen-agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaile eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburu eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen. Hazilanek konpetentzia horiek jasotzeko bidea erraztu nahi du, lan-eremuko esperientzia zehatz baten bidez, edo enpresak garatu nahi duen proiektuarekin uztartuz.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira, edo enpresa-proiektuetan parte hartzen da.

Hazilanek aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta genero-berdintasuna bermatuko du.

Urola Erdia eskualdearen kasuan, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia izango da programa hau kudeatzeaz arduratuko dena, urtean 15 eta 20 gazte artean laneratzeko helburuarekin.

Programa honetan parte hartzeko interesa duten gazteei izena emateko (ezinbesteko baldintza) epea zabalik dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako ondorengo esteka erabili beharko da http://www.hazilan.eus/inscriptions/inscription.

24 ordutan, Iraurgi Berritzen pertsona interesatuekin kontaktuan jarriko da programan parte har dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide