Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du: "Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko abe. 1a, 13:04

Ikastaroa abenduaren 16an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, 15:00etatik 17:00etara, eta eskualdeko enpresei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik diruz lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu.

Krisiak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu europarretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa da eta hainbat faktore eduki behar dira kontuan transakzioak egiterako orduan.

Maroko eta Aljeria merkatu konplexuak dira. Azken urteetan erakargarriak izan dira hainbat enpresentzat eskulanaren kostuengatik, baina merkatu horiek badituzte ezagutu beharreko beste hainbat elementu, kultura eta erlijioari lotuak.

Ikastaro honen helburua merkatu horiekin lan egiteko jakin beharreko punturik garrantzitsuenak lantzea da.
Izena emateko interesa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali iotaegi@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbideetara.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero berriz, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremetan (Alazne Larrañaga) ondorengo telefono zenbakian 943 85 11 00.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide