Urola Erdiko Energia Jardunaldiak Azkoitian hasiko dira datorren zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko aza. 19a, 16:22
Argazkian, Urola Erdiko Energia Jardunaldien aurkezpenean atzo, Azpeitian. Bertan, Urola Erdiko udaletako eta elkarteetako hainbat ordezkari bildu ziren.

Energia berriztagarrien erakusketa bisitatzeko edota auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute herritarrek datorren zapatuan.

 

Urola Erdiko Energia Mahaiak, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Energia Jardunaldiak antolatu ditu eta azaroaren 21ean hasiko dira Azkoitian. Energiarekin loturiko hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da goiz osoan.

Ekintza guztiak Balda plazan izango dira eguraldiak laguntzen badu, 10:00etatik 14:00etara. Bestela, berriz, Kontzejupean izango dira. Besteak beste, herritarrek auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute. Baita energia berriztagarrien erakusketa ikusteko ere, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Halaber, hainbat tailer ezberdin egongo dira:

11:00etan, “Etxeko Kontsumoen fakturaren azalpena eta interpretazioa”.

12:00etan, “Biomasa Galdararen funtzionamendua eta sare/kontsumoen azalpena”.

13:00etan, “Eraginkortasuna argiterian”.

Azkoitiko ekitaldiez gain, Beizaman eta Azpeitian ere hitzaldiak eta solasaldiak izango dira azaroan zehar. Abenduan “OliagopolyOFF” filmaren emanaldiak jarriko die amaiera jardunaldiei. Abenduaren 1ean proiektatuko dute filma Elkargunean, 19:00etan.

Honako hau da kartela:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide