"Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa" ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko aza. 4a, 08:43

Ikastaro honen helburua nazioarteko operazioetan burutu beharreko aduana kudeaketa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzea da. Azaroaren 11an izango da Azkoitiko Intsausti jauregian, 09:00etatik 13:00etara, eta eskualdeko enpresei zuzentzen da.

 

Ondasunen esportazio eta inportazioen aduana kudeaketa oinarrizkoa da, EBeko kide ez diren herrialdeetan jatorria duten ondasunak euren ekoizpen prozesuan barneratzen dituzten jarduera ekonomikoentzat. 

Enpresen nazioartekotzearen hazkundeak eta zenbait lehiakortasun abantaila eskaintzen dituzten lurraldetan ekoizpenaren fase zehatz batzuen kokapenak, era honetako ondasun fluxuen garrantzia areagotu dute.

Izena emateko interesa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali alarranaga@iraurgiberritzen.eus edo iotaegi@iraurgiberritzen.eus helbidera. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide