Enpresen sorrera bultzatzeko ateratako diru laguntzak eskatzeko epea urriaren 31an amaitzen da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko urr. 6a, 10:28
Argazkia: Symnetics

Iraurgi Berritzenek, 2015ean Urola Erdian ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin aurkeztutako diru laguntzak eskatzeko epea urriaren 31an amaitzen dela jakinarazi nahi zaizue.

 

Diru laguntza hauek Azpeiti zein Azkoitiko herritarrei zuzentzen dira, langabetu nahiz lanean ari direnei eta enpresa berriak sortzen dituzten herritarrei hain zuzen, izaera estretegiko edo berritzeilea duten arloak bereziki lagunduak izango direlarik.


Jarraian dituzue, jaso ahal izango diren diru laguntza kopuruak eta sorturiko enpresak izan beharko duen izaerari buruzko informazioa. Laguntza hau jaso ahal izateko lehen eta bigarren kasuetan ezinbestekoa da pertsona eskatzailea langabezian egotea eta hirugarren kasuan berriz ez da beharrezkoa.

  1. Gehienez 2.500€ko diru laguntza, edozein izaera juridikopean sorturiko enpresa jarduera sortzeagatik, jarduera burutzen duena  pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa dela ere.  
  2. 5.000€ko diru laguntza edozein izaera juridikopean sortzen den enpresa jarduera gizarte ekonomiakoa bada (lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitariorako kooperatibak eta lan-sozietateak).
  3. Iraurgi Lantzen, S.A.k izaera estrategikoa edo berritzailea duten jarduerak garatzeko objektu soziala duten enpresa berrien sorrera bultzatzeko laguntza bereziak eman ahal izango ditu, gehienez 10.000€ enpresako.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan 943 85 11 00 telefono zenbakian (Alazne Larrañaga).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide