Merkataritzaz eta establezimedutik kanpoko salmentaz ohartarazi du Kontsumitzaile bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko urr. 2a, 19:15

Gaur egun ohikoa da merkataritza-establezimendutik kanpo erosketak egitea, nori ez zaio gertatu atea ireki eta gasa, argindarra eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituen pertsona batekin topatzea, edo liburuak, koltxoiak edo edozein tresna saltzen dituen pertsona bat agertzea bere ate ondoan, edo bilera batera joan eta han eskaintzen dituzten gauzez liluratuta behar ez duen erosteketa bat egitea. 

Eta ondoren egin duzun kontratu aldaketa ez zenula egin behar pentzatsea edo erositako produktua etxean jasotzen duzunenan konturatzea agian ez zuela pena merezi.

Ba kontuan izan honako hau:

  1. Informazio argia eta idatzia eskaini behar dizute, erosketaren baldintza guztiak eta itzulketa-politika barne.
  1. Eskatu pertsona edo enpresa saltzailearekin harremanetan jartzeko modua, edozein gorabehera erraz komunikatu ahal izateko.
  1. Egiaztatu ezazu saltzaileak benetan lan egiten duela esan duen enpresan.
  1. Erostea erabakitzen baduzu, kontratuaren ale bikoitza idatziz eman behar dizute nahitaez, bertan kontsumitzaileak data eta bere sinadura ezarriz.
  1. Gune finkoetan edo aldizkakotasun jakin batekin saltzen duten enpresei erostea gomendatzen dizugu, era horretan, arazorik baldin badago, bitartekaritza errazagoa izango baita beti.
  1. Posta-helbide gisa posta-kutxa soil bat duen enpresarekin ez fidatu.
  1. Produktu bat erosi aurretik, informa zaitez aldatzeko edo itzultzeko aukerari buruz.

 Edonola ere,

  • merkataritza-establezimendutik kanpo produktu bat erosten duzunean, legez 14 egun natural dituzu produktua itzultzeko edo kontratatu duzun zerbitzuan baja emateko.   Kasu horietan ez da beharrezkoa arrazoi bat adieraztea.
  • Behin atzera egin duzula komunikatu ondoren, beste 14 egun dituzu itzulketa egiteko. Betiere aldez aurretik jakinarazi badizute, baliteke itzulketa gastuak zuk ordaindu behar izatea.
  • Era berean, enpresak 14 eguneko gehieneko epea du erosketaren eta jatorrizko bidalketa-gastuen (zuk ordaindu bazenituen) zenbatekoa itzultzeko. Enpresak epe hori gainditzen badu, ordaindu zenuen prezioaren bikoitza eskatzeko eskubidea duzu.

OSO GARRANTZITSUA DA kontratua deuzeztea pentsatzen baduzu 14 egunetako epe horren barruan egitea, eta gainera nolabait frogatzeko moduan izatea kontratua deuseztu egin duzula,  arazoak izanez gero zuk frogatu beharko bai duzu kontratua deuseztu egin duzula.

Kritikoa izan eta ez liluratu egiten duten publizitatearekin.

Ez sinatu inolako kontraturik hausnarketa egin gabe eta aurretik lasai irakurri gabe.

Gorde ordainagiri guztiak, produktuaren bermea aplikatzeko eta edozein erreklamazio egiteko beharrezkoak izango bait dira.

Gogoratu publizitatea beti loteslea dela, eta beraz, komenigarria da halaber edozein publizitate-liburuxka gordetzea, kontratua betetzen ez bada froga gisa erabili daitekelako.

Nolabaiteko arazorik sortzen bada, lehen urratsa enpresari erreklamatzea da. Ez bazaude gustora erantzunarekin, aurkeztu erreklamazio Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoaren bitartez. Erreklamatu ondoren konponbiderik ez badago, kontsumo-arbitraje bat eska dezakezu. Enpresak ez badu onartzen arbitraje hori egitea, auzitegietara jotzea besterik ez zaizu geratuko.

Gogaratu Azpeitiako kontsumitzaileen informazioko udal bulegoa ASTELEHENA, ASTEAZKENA ETA OSTIRALETAN, eta Azkoitikoa berriz ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN goizeko 10etatik 14etara egoten dela irekita,  kontsultak telefonoz (943157193,943857305), posta elektronikoz(omic@azpeitia.eus, omic-azkoitia@kontsumo.net) edo bulegotik (Enparan kalea 1, 2. solairua, kale nagusia 60-62, 4. solarirua) pasatuta egin ditzakezula.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide