Ana Faussurier pibota fitxatu du Azkoitia-Azpeitia ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2022ko abu. 19a, 10:19
Ana Faussurier saskibaloi jokalaria.

Emakumeen Challenge Ligan jokatuko du kataluniarrak ISBrekin. Hainbat taldetan aritutakoa da Faussurier, baita Endesa Ligan ere, Quesos Pastor taldearekin.

Azkoitia-Azpeitia ISB taldean ariko da datorren denboraldian Ana Faussurier pibota. Emakumeen Challenge Ligan jokatuko du kataluniarrak ISBrekin. Hainbat taldetan aritutakoa da Faussurier, maila gorenean ere bai; izan ere, Endesa Ligan aritu zen Quesos Pastor taldearekin duela hiru denboraldi.

Aurretik, bigarren mailan aritua zen Segle XXI, UCAM Jairis, Distrito Olimpico eta Zamarat taldeekin. Joan zen denboraldian, berriz, Oses Construccion Ardoi Iruñeko taldean jokatu zuen, Emakumeen Challenge Ligan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide