Azkoitia-Azpeitia ISBk Alter Enersun Al-Qazeres Extremaduraren aurka jokatuko du igandean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2021ko urr. 1a, 15:19
Azkoitia-Azpeitia ISBk iaz Azkoitian jokatutako partida bateko irudia (Mikel Amenabar)

Igandean, 11:00etan hasiko da Challenge EL ligako bigarren jardunaldiari dagokion neurketa, Elkarguneko kantxan.

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Challenge EL ligako bigarren jardunaldiko neurketa jokatuko du igandean, urriak 3, Azkoitiko Elkarguneko kantxan. Andoni Lazkanoren taldearentzat etxeko lehen neurketa izango da igandekoa, eta Alter Enersun Al-Qazeres Extremadura izango dute aurrean. 

Bi taldeek galdu egin zuten denboraldiari ekiteko lehen partidan. Recoletas Zamora taldea izan zuten aurkari extremadurarrek etxean, eta 61 eta 83 galdu zuten. ISBk, aldiz, Raca Granada taldearekin neurtu zituen indarrak Granadan (Andaluzia, Espainia), eta 73 eta 47 galdu zuten neskek.

Partidarako informazioa

Edukiera aldaketak direla eta, ISBko bazkideek ez dute sarrera hartu beharrik izango aurrerantzean. Hori horrela, bazkideek txartela erakustea aski izango dute partidak ikusi ahal izateko. Halere, klubak lehentasunen arabera ahalbidetuko du kantxarako sarrera.

Bazkideek izango dute lehentasuna, eta ondoren, haiekin doazen haurrek. Bazkideen ostean, sarrera erosten duen orok izango du kantxara sarrera bermatuta, eta azkenik, klubeko jokalari orok. Era berean, edukiera kontrolpean izanez gero eta kantxan jende gehiagorentzako lekua balego, gaztetxoei ere sartzen utziko die ISBk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide