Bederatzi jokalarik Iraurgin jarraituko dute, eta Molina batuko da nesken taldera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2021ko uzt. 23a, 13:53

Azkoitia-Azpeitia eta Juaristi ISB taldeek badituzte 2021-2022 ligarako egutegiak. Granadan hasiko du denboraldia Emakumezkoen Challange Ligako taldeak, eta Girona hartuko du etxean Urrezko LEB ligako gizonezkoen taldeak.

2021-2022 denboraldiko erronka berriei aurre egiteko taldeak osatzen ari da Iraurgi Saskibaloia. Klubaren bi talde nagusiek liga berriak estreinatuko dituzte: Emazkumezkoen Challange Liga berrian ariko da Azkoitia-Azpeitia ISB, eta Urrezko LEB ligan aldi berriari ekingo dio Juaristi ISBk.

Hasi gara osatzen datorren deboraldirako taldeak eta, hasteko, Iraurgin jarraituko duten zortzi jokalariren izenak baieztatu ditugu. Intza Lizarazuk, Margueritte Effak, Sara Iparragirrek eta Saioa Altzagak Azkoitia-Azpeitiarekin jarraituko dute jokatzen Challange liga berrian; Kevin Buckinghamek, Beñat Heviak, Ibon Guridik, Manex Ansorregik eta Ierai Azpitartek, Juaristi ISBrekin.

Horrez gain, fitxaketa baten berri ere eman dute. Juana Molina antolatzailea Azkoitia-Azpeitia ISBko taldekideengana batuko da 2021-2022 denboraldian. Ibilbide luzeko kirolaria da Molina; esaterako, Logroñon, Gernikan eta Ibaizabal taldean aritu da jokatzen.

Egutegiak, finkatuta

Bestetik, joan den astean ezagutu zituzten Azkoitia-Azpeitia eta Juaristi ISBk 2021-2022 ligako egutegiak.

Azkoitia-Azpeitia ISBk etxetik kanpo jokatzen hasiko eta bukatuko du liga; Granadan estreinatuko du Emakumezkoen Challange Liga, iraileko azken asteburuan, eta Extremaduran amaituko du liga erregularra, apirilean. Juaristi ISBk, berriz, etxean Girona hartuz hasiko du Urrezko LEB ligako ibilbidea, urriko bigarren asteburuan; eta Palenciaren kantxan jokatu du azken jardunaldia, maiatzean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide