Lolo Encinas entrenatzaileak ez du jarraituko Juaristi ISB taldean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko uzt. 3a, 10:58
Lolo Encinas erdian, Juaristi ISBko talde teknikoko kideekin.

Entrenatzaile donostiarra 2017-2018 denboraldiaren aurretik iritsi zen Juaristi ISB taldera, eta azken bi denboraldietan talde hori gidatzen aritu da. Erronka berri bat tarteko hartu du ISB uzteko erabakia.

Lolo Encinasek (Donostia, 1974) ez du Juaristi ISBko gizonen lehen taldea zuzentzen jarraituko. Donostiarra 2017-2018 denboraldian taldea zuzentzeko iritsi zen ISBra, eta azken bi urteetan aritu da Juaristi ISBn. Encinas berak sare sozialetan azaldu duenez, «Erronka berri bat» du orain, ordea, Encinasek. Sare sozialetan jakitera eman duenez, ACB ligako —Espainiako saskibaloi liga gorena— Bilbao Basket taldeko talde teknikoan arituko da datorren denboraldian. Alex Mumbru entrenatzailearen laguntzailea izango da, Javi Salgado jokalari ohiarekin batera.

«ISB uztea erabaki zaila» izan dela azaldu du Encinasek. Eskerrak eman dizkie Iraurgi Saskibaloi Taldeko kide guztiei, eta bereziki, Jose Luis Zubizarreta 'Xubi'-ri, «berarekin sinesteagatik eta gozatzeko aukera emateagatik».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide