Asteburu bete-betea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko api. 11a, 13:39

Añares Iraurgik larunbatean Leonen jokatuko du liga erregularreko azken partida Hijolusaren aurka. Mailaz igotzeko kanporaketak jokatzeko bi aukera dituzte Añareskoek. Larunbatean Leonen irabazi edo besteal Ardoi eta Barcelonaren arteko neurketan nafarrek garaipena lortzea.

Hijolusa sailkapeneko bigarrena da eta irabazi ala galdu bigarren amaituko du. Luix Agirreren taldea oso indartsu amaitzen ari da liga eta seguru garaipena lortuta itzuliko direla etxera. Hori bai, galdu ala irabazi, egin duten denboraldia izugarria izan da.

Juaristik igande arratsaldeko seietan Murtziaren aurka jokatuko du Azkoitian. Lolo Encinasen taldea ere une gozoan dago eta igandean maila handiko beste garaipena lortzen saiatuko da zaleen aurrean.

Asteburuari begira beste hiru hitzordu azpiamarratu behar dira:

-Ostiral goizeko 09:30ean URGIk eramango du Korrikako lekukoa Irureta Altzari denda paretik hasita.

-Larunbatean eta igandean Azkoitian junior mailako lauko finala jokatuko da. Bertan Alterrek parte hartuko du Baskonia, Bilbo eta Easorekin batera. Maila bereko lauko finala emakumezkoetan Arrasaten jokatuko da eta bertan parte hartuko du Fundibidek.

-2009 urteko neska eta mutil azkoitiarrak Manresara doaz. Inaziotar Bidearen aitzakian antolatu den torneoan parte hartuko dute klubeko neska mutil gazteek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide