Añaresek eta Juaristik, biek, irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko api. 8a, 11:09

Iraurgiren bi talde nagusiek garaipen ederrak lortu dituzte asteburuan. Añaresek, esaterako, joan den larunbatean 93 eta 56, irabazi zuen Galdakaoko Ibaizabal taldearen aurka, Azkoitiko kiroldegian. Azpimarratzekoa harmailetan bildu zen jendetza eta giro bikaina. Urgi maskotaren estreinaldia Azkoitian ere bikaina izan zen. Añaresen kanpoko lau jokalariek partida biribila egin zuten. Lizundia eta Soraluze etxeko bi gazteak ere bikain aritu ziren.

Liga erregularra amaitzeko jardunaldi bakarra falta da. Añaresek larunbatean sailkapeneko bigarrena den Hijolusaren aurka jokatuko du Leonen. Irabaziz gero, Luix Agirreren taldeak Tenerifen liga nagusira igotzeko azken fasea jokatuko du. Galduz gero, berriz, beste aukerak daude. Batetik Arodik Barcelonari irabaztea eta bestetik, Añaresek Pontevedran jokatu eta galdu zuen partidaren aurrean klubak jarritako helegitearen aurrean federazioak zein erabaki hartzen duen ere kontutan hartu beharko da.

Juaristi ISBk ere sekulako erakustaldia egin zuen Almsanaren kantxan. lolo Encinasen mutilek 61 eta 75 irabazi zuten. Talde osoak lan bikaina egin bazuen ere, Beraza, Sanz, Salazar eta Reavesen ekarpena azpimarratu behar da. Juaristik igande arratsaldeko seietan Azkoitian Murtziaren aurka jokatuko du.

Aipatu baita ere ostiralean Iraurgik urteoro bezala Korrikarekin bat egingo duela eta nahi duen oro gonbidatuta dagoela Urgirekin alboan korrika egitera. Ttipi, ttapa...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide