Garaipena Juaristi eta Añares ISB taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko mar. 11a, 11:10

Asteburu emankorra berriro ere Iraugiko bi talde nagusientzat. Añares ISBk 82 eta 61 irabazi zuen Cerdanyolaren aurka, eta gauza bera egin zuen Juaristi ISBk Azuqueca taldearen aurka, 78-71 irabazita. Bi taldeek Azkoitiko Elkargunean jokatu dituzte partidak.

Luix Agirreren taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen partida osoan, hasi eta amaitu. Aipatzekoa izan zen taldeko atzerritarrek egin zuten lan bikaina, bereziki Brihanna Jacksonek egindakoa. Garaipenarekin igoera fasea jokatzeko txartela ematen duen laugarren postuan finkatu da Añares ISB. Datorren larunbatean Mataron jokatuko dute.

Juaristi ISBk 78 eta 71 menderatu zuen Azuqueca, A-1 multzoko lehen garaipena lortuz. Ez zen disdira handiko partida izan, baina Lolo Encinasen taldeak ondo kontrolatu zuen neurketa. Juaristi ISBk agerian utzi zuen fase honetan ere onenekin batera ibiltzeko gai dela. Datorren ostiralean azterketa gogorra izango dute Alicante liderraren aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide