Juaristik ezin Almansaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko ots. 28a, 10:53

Juaristi ISBk 77 eta 80 galdu du Almansaren aurka A-1 faseko aurreneko partida. Aurreneko laurdena erabakiorra izan zen. Etxekoak oso gaizki aritu ziren bitartean Almansakoek dena ondo egin zuten.

Laurdenaren amaieran Albaceteko taldeak 17 puntuko errenta zuen. Hortik aurrera Juaristi saiatu zen markagailuan hurbiltzen eta azken minutuan partida irabazteko aukera ere izan zuen, baina erasoan galdutako baloi batekin aukera guztiek ihes egin zuten. Juaristik igandean Murtzian jokatuko du.

Añaresek bien bitartean larunbat arratsaldean Segle XXIren aurka jokatuko du Bartzelonan. Luix Agirreren taldea oso bolada onean da eta igoerako kanporaketak jokatzeko larunbateko partida irabazi beharra dago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide