Garaipen handia lortu du Añaresek Galizian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko ots. 25a, 11:21

Añares ISBk 67 eta 86 irabazi zuen zapatuan Cortegadaren aurka, Villagarcia de Arousan. Garaipen handi horri esker, Luix Agirre entrenatzailearen taldea, bete betean sartu da igoerako kanporaketak jokatzeko borrokan.

Añares ISBren partida hasiera ez zen ona izan. Atsedenaldian, egoera pixka bat hobetuz, markagailuan zazpi puntuz galtzen ari zen. Bigarren zatia, ordea, erabat ezberdina izan zen. Añaresek maila ezin hobea erakutsiz sailkapenean aurkari zuzena den Cortegada txiki-txiki eginda utzi zuen. Garaipenarekin Añaresek sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du, baina hirugarren sailkatua puntu bakar batera du. Igoerako kanporaketak sailkapeneko lau lehenek jokatuko dituzte. Añaresek larunbatean Bartzelonan jokatuko du Segle XXI taldearen aurka.

Juaristi ISB, asteazkenean

Juaristi ISB asteazkenean hasiko da A-1 multzoko partidekin. Asteazkenean, 20:30ean, Azpeitian Almansa izango du aurkari. Lehen faseko emaitzak kontuan izanda, Juaristi faseko azkena da, baina Lolo Encinasen taldeak ilusio bakarra du, igoerako kanporaketak jokatzea. Horretarako, lehen bost postuetan  sailkatu behar denez, asteazkenean ezinbestekoa da irabaztea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide