Iraurgiko talde nagusiak bolada ezin hobean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko ots. 11a, 11:22
Juaristi ISB. (Argazkia: Iraurgi)

Iraurgiko talde nagusiek emaitza bolada ezin hobean jarraitzen dute. Añares ISBk Koruñan 59-89 irabazi zuen, zapatuan. Juaristi ISBk, berriz, 40 eta 71 irabazi zuen Salamancan Tormesen aurka

Neskek bi taldeen artean duten aldea lehen minututik erakutsi zuten kantxan. Añaresek oso partida serioa egin zuen. Brihana Jackson itzuli zen eta hori taldeak ederki eskertu zuen. Datorren igandean, 11.00etan, sailkapeneko bigarrena den Ardoiren aurka jokatuko du Azpeitian.

Juaristi ISBk, bestalde, 40 eta 71 irabazi zuen Salamancan Tormesen aurka. Lolo Encinasen taldeak ito egin zuen etxeko taldea. Aipatzekoa da taldeko jokalari denek minutu asko izan zutela, eta denek maila ona eman zutela. Emaitza honekin Juaristi ISB igoerako A-1 multzorako sailkatu da. Juaristik, zapatuan 20:00etan, CB Navarraren aurka jokatuko du, Azpeitian . Bi taldeak A1erako sailkatuta daudenez, eta bigarren fasean lehen faseko emaitzek balio dutenez, esan liteke bi taldeentzat bigarren fasseko lehen partida izango dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide