Juaristik irabazi; Añaresek galdu

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko urt. 21a, 12:45

JUARISTI MACHINES TOOLSek 73 eta 61 Baskoniaren aurka irabaziz denboraldiko 10garren garaipena lortu du. Garaipen honekin Lolo Encinasen taldea A1 multzirako sailkatzetik gerto eta hurbilago dago.

Ostiraleko neurketak JUARISTI MACHOINES TOOLSen nagusitasuna nabarmena izan zen. Haseratik egin zuen ihes markagailua, Baskonia hirugarren laurdenean aurretik jarri bazen ere, eta joku polit eta eraginkorra eginez balio handiko garaipena lortu duen. Spencer reaves izan zen neurketako onena eta Kenshnro pibote berriak ere maila ona eman zuen.

Añares ISBk aldiz 70 eta 80 galdu zuen Barcelonaren aurka. Neurketa honetan Barcelonak partida haseran ihes egin zuen eta Añaresek inoiz amore eman ez bazuen ere, ezinezkoa izan zen garaoipena lortzea. Davidova eta fequiare izan ziren Añares taldeko bi onenak.

Datorren asteburuan bi taldeek larunbatean jokatuko dute. Juaristik Galizan jokatuko du Marinen aurka. Bi taldeek sailkapenean 10na garaipen dituzte. Añaresek barcelonan jokatuko du Lima Hortaren aurka. Añaresek 9 garaipen dituen bitartean Limak 6 ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide