Luis Agirre Añares Rioja ISB taldearen entrenatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko uzt. 16a, 12:51
Luis Agirre, neurketa bat zuzentzen.
Luis Agirre Katxi izango da Añares Rioja ISB nesken lehen taldearen entrenatzaile berria. Xabier Chicoren lekukoa hartu du entrenatzaile azpeitiarrak, eta LF2 ligan arituko da. Agirre Iraurgiren harrobiko hainbat taldetan entrenatzaile lanetan aritu da azken denboraldietan.

 

Mailari eustea lortu zuen Añares Rioja ISB taldeak azken denboraldian, eta aurten ere LF2 ligan arituko da Iraurgi SB taldea. Agirre entrenatzaile berria Iraurgiko harrobiko hainbat taldetan aritu da. Horrez gain Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako selekzioetako hautatzaile eta entrenatzaile laguntzaile lanak ere egin ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide