Maxixatzenen zozketak

Ostiralean Sammic - Clavijo partida ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko api. 18a, 10:12

Sammicek eta Clavijok ostiralean, 21:00etan, Azpeitiko kiroldegian Urrezko Leb ligako azken aurreko jardunaldiko partida jokatuko dute. Bi taldeak 11na garaipenekin daudenez, mailari eusteko borrokan, neurketa erabakiorra. Ostiraleko partida irabazten duenak, mailari eusteko urrats handia emango du, galtzaileak aldiz mailari eustea oso garesti izango du.

 

 

Maxixatzeneko sarreren zozketan parte hartzeko bidali mezua maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, zuen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta, apirilaren 20a baino lehen.

Beraz, argi dago denok dena emateko unea iritsi dela.Sammiceko jokalari nahiz entrenatzaileak mimo handiz prestatzen ari dira ostiraleko finala. Duten dena emango dutela zalantzarik ez.

Zaleen artean ere ikusmin handia sortu du partidak. Denboraldi osoan bezala, ostiralean ere taldea babestuz jokalarien ondoan izango dira.

Baina ostiraleko finalak ohikoaz aratago beste ahalegin bat ere eskatzen duenez, Iraurgik polikiroldegia leporaino bete eta ahalik eta girorik beroena lortzeko, dituen bitarteko guztiak jarrriko ditu. Ostiralekoa ‘bazkidearen eguna’ izango da. Hori dela eta, bazkide bakoitzak, bazkide txartela erakutsita , ostegunean bi sarrera DOAN eskuratzeko aukera izango du Azpeitiko Eguzkitza eta Azkoitiko Zurt tabernetan. Ostiralean bertan, kiroldegiko txarteldegian ere bi sarrera hoiek DOAN eskuratzeko aukera izango da.

Eta bazkidearen egunarekin jarraituz, ostiral arratsaldeko zazpietatik zortzi terdietara, kiroldegi atarian jarriko den karpan bazkide bakoitzak pintxoa eta tragoxka DOAN izango ditu. Giroa alaitzeko ez da trikitilari faltarik izango.

Girorik beroena beti ere aurkariei eta epailei zor zaien errespetu osoarekin. Ostiralean denok dena eman behar dugu, eztarriak urratu arte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide