Maxixatzenen zozketak

Iraurgi SBk asteburuko partidetarako sarrerak zozketatuko ditu Maxixatzeneko bazkideen artean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko mar. 21a, 18:31

Iraurgi SBko bi talde gorenek etxean jokatuko dute asteburu honetan: emakumezkoen ligako Añares Rioja ISBk eta mutilen urrezko ligako Sammic ISBk. Klubak bost lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditu Maxixatzeneko bazkideen artean, eta, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Azkoititik Azpeitira joan nahi duten zale guztientzat.

 

Bi taldeek Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte euren jardunaldietako partidak. Larunbatean jokatuko dute 18:00etan Añareseko neskek GDKO Ibaizabalen aurkako euskal derbia, eta igandean, berriz, ordu beran jokatuko dute Leb Oro ligako Sammic ISB eta FC Barcelona Lassa taldeek.

Denboraldiaren amaierara hurbiltzen ari dara, eta emakumezkoen ligan dagoeneko ziurtaturik dute maila mantentzea, baina Sammic eko mutillek oraindik garaipen batzuk lortu beharra dute horretarako. Horregatik, asteburu honetarako jendea animatu nahi du klubak. Kiroldegia bi egunetan zalez goraino betetzea da klubaren nahia.

Doako autobus zerbitzua

Zapatuan 17:30ean, eta igandean 17:00etan eta 17:30ean abiatuko dira autobusak Azkoititik. Larunbatean, zerbitzu bakarra izango da, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta.

Parte hartu zozketan

Bestalde, sarreren zozketan parte hartzeko bidali maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia edo helbide elektronikoa. Irabazleen izenak ostiral honetan, martxoak 23, jakinaraziko ditu Maxixatzenek Webarruen eta sare sozialetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide