Igandean hitzordu bikoitza du Iraurgi SBk Azkoitiko kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko urt. 19a, 11:25

Igande honetan Iraurgi SBko bi talde nagusiek Azkoitiko kiroldegian jokatuko dute. Goizean Añares Crianza VS Gijon, eta arratsaldean Sammic Hosteleria VS Oviedo. Gainera, Marea Urdina ekimenarekin bat egingo du Iraurgi SBk.

 

Datorren igandean, Urtarrilak 21, Iraurgi SBko bi talde nagusiek Azkoitiko kiroldegian jokatuko dute. Goizeko 11:00etan Emakumezkoen Bigarren ligako 15. jardunaldiko partida jokatuko da, eta Añares Crianzako neskak Gijonekoen aurka neurtuko dira. Xabier Chico entrenatzaileak adierazi digunez, garaipena lortzea oso garrantzitsua litzateke, beheko postuetatik urrunago egoteko.

Arratsaldean aldiz Lolo Encinasen mutilen tzanda izango da. Urrezko ligako mutilek 19. jardunaldiko partida jokatuko dute, Oviedoko taldearen aurka. Lolo Encinas en mutilentzat garaipena behar beharrezkoa da denboraldiari buelta ematen hasteko.

Iraurgi SBk bi neurketetarako autobus zerbitzua antolatu du Azpeitiatik Azkoitiara. Autobus zerbitzua joan eta etorrikoa izango da, eta bidaiatzeko nahikoa izango da partidurako sarrera edota bazkide txartela erakustea. Autobusak anbulategi aurretik aterako dira, eta goizean 10:00etan eta 10:30ean izango dira, eta arratsaldean, berriz, 17:00etan eta 17:30ean.

Sarrerei dagokienez ere, Iraurgi SBk promozio bat jarri du aste honetan martxan, eta igande goizean nesken partidurako sarrera erosten duenak arratsaldeko mutilen partidarako beste bat jasoko du doan. Ez ezazu aukera hau galdu!

Bestalde, Marea Urdina ekimenarekin bat egingo du. Bi neurketak hasi aurretik partidako jokalari eta epaileekin Marea Urdina (autismoaren alde Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatuko duen proiektua) egitasmoarekin bat egingo dugu denok batera argazkia atereaz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide