Iraurgi SBk zaletuentzat doako autobus zerbitzua eta sarrera merkeagoak jarriko ditu zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko abe. 6a, 11:58

Larunbat honetan, abenduak 9, Sammic Hosteleria ISBk estreinakoz jokatuko du Azkoitiako kantxa berrituan. Zaletuak bertara hurbiltzeko asmoz, autobus zerbitzu berezia jarri dugu martxan. Hortaz gain, partida hori berezia denez, aldez aurretik sarrerak merkeago jarri ditugu salgai: 5 eurotan.

 

Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu Azpeititik Azkoitira. Sammic eta Iberostar Palma taldeen arteko partida larunbatean, 18:00etan, Elkargunean izango da, eta autobusak 17:00etarako eta 17:30erako antolatu dituzte. Azpeitiko osasun etxearen aurretik aterako dira, eta noski, joan-etorriko autobusa izango da. Bidaiatu ahal izateko nahikoa izango da bazkide txartela edota partidarako sarrera erakustea.

Sarrerak aldez aurretik Zurt tabernan eta Eguzkitza tabernan egongo dira salgai 5 eurotan. Partida egunean 10 euro ordaindu beharko dira partida ikusteko. Ekimen hau ondo ateratzen bada, eta autobusak errentagarriak badira, gainontzeko partiduetan ere autobusak jartzea erabaki daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide