Añares ISB - Segle XXI igandean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko urr. 13a, 11:54

Añaresek eta Segle XXI-ek igande goizeko hamaiketan ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Elkargunean. Eskarmentua talentuaren aurka.

 

Añares, bere jokalarien eskarmentuan oinarrituta, bigarren garaipena lortzen saiatuko da. Segle XXI 2000. urtean jaiotako jokalari gazteekin dago osatuta. Talentu handiko neskak izango dituzte aurrean Añareseko neskek. Zaleentzat aukera ederra da etxeko taldea txalotuz etorkizuneko jokalari gazteak bertatik bertara ikusteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide