Añares ISBk LF2 mailan jokatuko du datorren denboraldian ere

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko mar. 27a, 18:17

Pasa den zapatuan 68-62 galdu zuen Añares ISBk, baina, hala ere, LF2an mantentzea ziurtatu du taldeak.

 

Zortzi jokalarirekin iritsi zen Añares ISB Pontevedrara, baina, hala ere, lehen bi laurdenetan oso ondo lehiatu zen. Atsedenaldira 29-25 galtzen iritsi ziren, eta aldageletatik bueltan, nekeak eraginda, beherakada nabarmena izan zuen taldeak. Defentsan ezin izan zuen ohiko maila eman, eta erasoan ere ezinean ibili zen, ideiarik gabe.

Laurden amaiera 52-35 bukatu zen, eta laugarren laurdena bide berdinetik joango zela ematen bazuen ere, Xabi Chicoren taldeak zuen indar eta kasta dena atera zuen. Partidari itzulia emateko asmoz atera ziren, eta gertu ibili badira ere, azkenean, ezin izan zuten irabazi. 68-62 estuarekin amaitu zen lehia.

Porrota izan arren, LF2an mantentzea ziurtatu du, ordea, taldeak, Oviedok eta ABDAk ez baitute irabaztea lortu. Beraz, hurrengo urtean Añares ISBk liga berdinean jokatzen jarraituko du. Zorionak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide