Aukera ona galdu du Añares ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko mar. 13a, 09:49
Añares ISBk ezin izan zuen garaipenik lortu Lugon.

78-59 galdu du Ensinoren aurka pasa den zapatuan. Azken asteetan egindako aurrerapausoa eta gero, Añaresek geldialdia izan zuen bere jokoan eta ezin izan zuen garaipena lortu Ensinoren aurka.

 

Bi taldeak beharrean ziren eta etxekoek hobeto hasi zuten lehia. Añaresek bigarren laurden oso txarra egin du, eta atsedenaldira 46-20 iritsi dira. Aldageletatik bueltan, Xabi Chicoren taldea gogor hasi zen eta markagailuan gerturatzen hasi ziren neskak. Asko saiatu arren, azpeitiarrek ez zuten aukerarik izan. Azkenean Ensino 78-Añares ISB 59.
Asteburu honetan, ADBA-ren aurka ezinbestekoa ezingo da irabaztea LF2an jarraitzeko aukerak mantentzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide