Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko ots. 23a, 08:40

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du larunbatean (19:00etan) Bartzelonan. Chicoren taldeak bigarren asteburuz jarraian Bartzelonan jokatuko du,

 

Pasa den asteburuan oso maila onean aritu zen Segle XXIren aurka, azkenean partida galdu zuten arren. Zapatu honetakoa, itxuraz, are neurketa zailagoa izango da. Sant Adria sailkapeneko bigarrena da, eta mailaz igotzea da haren urteko helburu nagusia. Añaresek badaki larunbatean kantxan lehiatzea dela garrantzitsuena, eta horretarako gauzak ondo egiten eta aurkaria estu hartzen saiatuko da. Hori lortu ezkero, dena da posible.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide