Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du Sant Adriaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko aza. 11a, 13:38

Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du Sant Adriaren aurka. Neurketa 13:00ean hasiko da, Elkargunean. Añaresentzat aurkari gogorra da Bartzelonako taldea: sailkapeneko hirugarrena da eta oso maila ona ematen ari da. Añaresen liga hasiera oso ona izan zen, baina azken partiduetan garaipena lortu ezinik dabil. Azken neurketan ere lehen zati oso ona egin zuen, baina bigarren zatian, aurrez egindako lana bertan behera bota zuen. Xabier Chicoren neskak garaipenarekin itxutu gabe partida oso bat egin beharko dute, Sant Adria mendean hartu nahi badute.

Taldeak zaleen babesa eskertuko du beti bezala, une zailetan harmailetako beroa eskertzen baita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide