Bigarren laurden txar batek Añares Rioja ISB zigortu du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko aza. 7a, 10:54

Juventut Les Corts taldearen aurka galdu du 69-80. Ondo hasi du partida Añaresek, markagailuan 10 puntuko aldea izanik lehen laurdenaren amaiera. Sentsazio onekin ekin dio berriro lehiari, baina Juventut Les Cortseko jaurtiketa guztiak barrura sartu dira eta Añaresi asko kosta zaio eta 14 puntuko aldea atera die etxeko taldeari.

 

Hirugarren laurdenean ere katalanak hobeak izan dira eta beste 6 puntuko aldea lortu dute. Gehiegi izan da Añaresentzat, eta laugarren zatian modu guztietara saiatu den arren, 69 – 80 galdu du.

Denboraldiko hirugarren garaipena lortzea asko kostatzen ari da baina taldeak ez du burua makurtuko eta lanean jarraituko du gogor.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide