Saskibaloi Teknifikazioan izena emateko aukera uztailaren 18tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko uzt. 13a, 11:50

Datorren denboraldirako, 2005etik 2008ra urteen bitartean jaiotako neska-mutilei, hastapen eskolan, Saskibaloi Teknifikazioan parte hartzeko deialdia egiten diegu. 

Interesatuek, uztailak 18tik 22ra bitartean izango dute izena emateko aukera. Internet bidez eman daiteke izena, edo nahi duenak ISB-ko bulegoan betetzeko aukera izango du. Ordutegia  goizeko 09:30etatik 13:30etara izango da, eta bertan jaso eta bertan utziko dira datu guztiak beteta. Edozein zalantza izanez gero, deitu bi zenbaki hauetara: 657 79 25 92 edo 635 73 96 99.

Alebinentzako deialdia

Alebin mutilen taldean parte hartu nahi duten guztiek, 2005. urtean jaiotakoek, entrenamendua izango dute, ostiralean 18:30ean, Azpeitiko Kiroldegian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide