Igerilekua Eraikitzen parte-hartze prozesuaren emaitzen laburpen bideoa kaleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia

Instalakuntza Duinak Orain! taldeak abendua eta urtarrila artean egin zuen parte-hartze prozesuaren emaitzen laburpen bideoa kaleratu du.

Bideoan herritarren parte-hartzeari esker lortutako informazio esanguratsuena jaso dute IDO taldeko kideek. Horrez gain, gaur egun dagoen aurreproiektuari egiten dizkioten aldaketa proposamenak ikus daitezke. Herri plataformaren esanetan, herritarren beharretara egokitutakoa eta irisgarria den kiroldegia egitea da asmoa. Aldaketa horiek herritarren eta eragileen parte-hartzeari esker ondorioztatu dira.

Gaur egun ere, beste azterketa bat egiten ari dira Kirol Egokituko Federazioari esker, kiroldegiak dituen irisgarritasun arazoak identifikatzeko eta etorkizunera begira egin behar liratekeen aldaketak definitzeko asmoz.  

Oraindik bide luzea dago igrilekua egikaritzera bidean. Herritar askok hala uste badute ere, oraindik ezin da esan egingo denik, baina IDO taldeak buru-belarri egingo du lan aspaldiko eskaria bete dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide