2018/06/05 19:00

Igerileku berri bat egiteko aukera ezberdinen azterketaren aurkezpena.

Igerileku berri bat egiteko aukera ezberdinen azterketaren aurkezpena.
Elkargunea, Azkoitia
SESTRA ingeniaritza enpresak Azkoitian igerileku berri bat non eta nola egin zitekeen aztertu zuen eta informazio guztia txosten batean jaso zuen. Instalakuntza Duinak Orain! taldeko kideek informazio hau herritarrei helarazteko asmoz, bilera ireki hau antolatu dute. Bertan informazioa emateaz gain, azterketaren inguruan hausnartu eta iritzia emateko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, prozesua gaur egun zein momentutan dagoen eta zein diren hurrengo urratsak azalduko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide