Instalazio duin batzuen aldeko sinadura bilketa abian

Erabiltzailearen aurpegia

Instalakuntza Duinak Orain! taldeak sinadura bilketa bat jarriko du martxan, herritarrek ekimen hau babesten dutela erakusteko asmoz.

 

Joan den asteazkenean, azaroak 22, Instalakuntza Duinak Orain! taldeko partaideek bilera izan zuten, etorkizunera begira emango dituzten pausoak zehaztu eta abian jartzeko asmoz. 

Bestalde, pasa den astelehenean, azaroak 20, Azkoitiko udal taldearekin elkartu ziren azken hilabeteetan osatu duten informazio txostena aurkezteko. Bileran, Azkoitiko herritarrentzat instalazio duin batzuk sortzearen ideia aho batez onartu zen, eta proiektu honi indar eta gogoz aurre egingo diote elkarlanean. 

Hori horrela, sinadura bilketa jarriko dute martxan asteburu honetan. Sinadura bilketa honen helburua azkoitiarron beharretara egokitutako igerileku duin bat lortzea da, aurretik azterketa sozioekonomikoa burutuz. Herriak ekimen hau babesten duela erakutsi nahi dute, eta horretarako herritarren laguntza behar dugu.

Azkoitiar oro sinatzera animatu nahi dugu, ekimen honi babesa emateko. Hurrengo egunetan kalera irtengo dira eta bertan izango dute herritarrek firmak eman eta gainerako ekarpenak egiteko aukera.

Asmoa herritarrekin eta herritarrentzat lan egitea da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide