Boluntarioak behar dira HERRIKOLOREAK egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Herrikoloreak 2018ko ira. 12a, 09:02

Datorren zapatuko Herrikoloreak egunean antolakuntzakoei laguntzeko prest egongo diren boluntarioak behar ditugu. Hiru txanda egongo dira: 10:00-14:00, 14:00-18:00 eta 18:00-21:00. Eginbeharrak honako hauek izango dira: ordutegiak errespetatzen direla kontrolatu, ura banatu, informazioa eman... Goizeko txandako bolondresak bazkaltzera gonbidatuko ditugu eta arratsaldekoak afaltzera. Interesatuta bazaude idatzi email bat herrikoloreak@gmail.com helbide elektronikora. Eskerrik asko! Hiru egun falta dira loraldirako!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide