HERRIKOLOREAK eguneko egitaraua jakinarazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Herrikoloreak 2018ko ira. 5a, 18:47

10 egun besterik ez dira falta Herrikoloreak egunerako eta egitaraua dagoeneko prest daukagu. Guztira, kirol eta kultur arloko 70 eragiletik gorak hartuko dute parte egun osoan zehar, goizeko 10:00tan hasi eta gaueko 2:00ak arte. Azkoitiko lorategia 17 gunetan banatu dugu, eta hauetako 3 musika guneak izango dira: Plaza Nagusia, Balda Plaza eta Etxe Beltz. Hauetan 24 kontzertu egongo dira guztira. Ekintza bakoitzak iraupen laburra izango du, egun honen helburua, herrian ditugun kirol eta kultur aukera ezberdinak ezagutu, probatu eta gozatzeko baita. Eta ez ahaztu irailaren 15ean kalera Herrikoloreaken kamiseta eta poltsarekin irtetea, guztion artean lorategi koloretsu honen lehenengo loraldia ospatzeko!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide