Deus Ez taldeak ere kontzertua eskeiniko du Herrikoloreak egunean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikoloreak 2018ko uzt. 14a, 18:51
Eibar eta Azkoitia artean osatutako power trioa da Deus Ez taldea. 2016an sortu, eta 2017an grabatu zuten lehenengo diskoa, autoekoitzita: “Deus ez”. Rock, punk edota metal estiloko musika egiten dute. Aurten, Katapulta Tour 2018an, Amurriock musika lehiaketan... ari dira kontzertuak ematen. Beraz, ez dago aitzakiarik, bada aukerarik beraien melodia zaindu eta indartsuez gozatzeko, baita zuzenekoetan transmititzen duten indarraz ere. Hiru musikari eskarmentudun, irailaren 15ean ere beren lana erakusteko prest!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide