VII. ERNIARRAITZ TXAPELKETA, AZKOITIKO SAIOAREN ONDOREN

Erabiltzailearen aurpegia Elkartea 2014ko ots. 10a, 14:22

Azkoitiko saioa-1

 

 

Hona hemen orain arteko kanporaketen inguruko informazioa:

Lehenengo kanporaketa: Saioa Alkaiza (Antsoain) izan zen txapelduna.

Bigarren kanporaketa: Amaia Iturrioz (Zumarraga).

Hirugarren kanporaketa: Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) izan zen garaile.

Horiez gain, sailkapenaren arabera Iosu Oiartzabal (Azpeitia), Nekane Zinkunegi (Errezil) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia) izango dira datorren otsailaren 14an txapelaren bila joango direnak.

Beraz, bost neska eta mutil bat, eta hiru Erniarraitzeko.

Azkoitian joan zen ostiralean izan zen saioa, jendetsua izan zen, aretoa gainezka.

Partaideak: Oier Etxeberria (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Aitor Salegi (Zestoa), Eneritz Arzallus (Errezil), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Silvia Etxaniz (Azkoitia).

Gai-jartzaile lanetan Ane Iriondo aritu zen.

Saioa laburbilduz, txapelduna erregular ibili zen lan gehienetan, zestoarrak ofiziotan ondo erantzuten zien kideen enbidoei.

Azkoitiko saioa-2

 

 

Errezildar eta azkoitiarrak puntuei erantzuten bikain, baita ofizioetan ere, nahiz kartzelan pixkat jaitsi.

Azkoitiko saioa-3

 

Gazteenen artean, Oier matximentarra bere hizkuntza dotoreaz baliatu zen umorez arrazoiak ematerakoan;

eta Iñigok ere bertsotarako duen gaitasuna azaldu zuen, nahiz ibilbidearen hasieran dagoen. Oinen

almazena betea du.

Azkoitiko saioa-4

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide