400 parte-hartzailetik gora, Gabon kantetan

Erabiltzailearen aurpegia Elkarrekin Floreaga 2015ko abe. 23a, 00:27
Azken hogeita sei urtetan egin den moduan, aurten ere, Floreaga Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak, gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kantak entzuteko aukera eskeini zion herriari. Guztira zazpi talde aritu ziren pasa den igandean Baztartxo antzokian, 400 parte hartzailetik gora, Bergara, Mutriku eta Debatik etorriak, herrikoekin batera, Floreagako ikasleak, Alai Batzako korua, Bizkargi musika eskola abesbatza eta Floreagako “Elkarrekin” (guraso, ikasle eta irakasle) abesbatzak parte hartu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide