Azkarateko errepide makala

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti Uria 2019ko ots. 2a, 09:55

Naturak irensteko gaitasunik ez duen lurzoru grisa. Abiadurak alde batera utzi duen asfalto zati zaharra, egun, ibilgailuen gurpilek ez dute asko zapaltzen. Tarteka, bertako baserritarrak igarotzen dira, eta udazkenak eraitsitako orbela dute bidelagun. Batzuetan, bide bazterreko goroldioan, aldapa atsegin duten oinezkoen zapatilek arrastoak uzten dituzte. Noizean behin, txirrindulariak saiatzen dira makala den horretan ahalik eta azkarrena igarotzen. Sarritan, baso batetik besterako ibilaldian, katagorriek gurutzatzen dute, eta ez dute bi aldeetara begiratzen harrapatuko ote dituzten jakiteko. Beti, beleak ditu zelatan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide