Nazio auziaren inguruko mintegia egingo du GKSk etzi Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2022ko abe. 6a, 09:00
GKSren mintegi bateko irudia.

Gazte Koordinadora Sozialistak Elkargunean egingo du etzi, osteguna, mintegi politikoa. Nazio auziaz arituko dira han, eta ondoren luntxa eskainiko dute.

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mintegi politikoa antolatu du etzirako, osteguna, Azkoitian. Zestoan eta Azpeitian egindako dinamikari jarraituz, nazio auziaz hausnartuko dute etziko mintegian, Elkargunean. 11:00etan hasiko da saioa, eta ondoren, luntxa izango da parte hartzaileentzat. GKSk herritarrak animatu ditu mintegian parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide