Urtarrilaren 29ko manifestaziora joateko autobusa antolatu du GKSk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2022ko urt. 6a, 10:11

Azkoititik autobusa antolatu du GKSk urtarrilaren 29an Bilbon egongo den manifestaziora joateko.

Burgesiaren diktadura gelditu! lelopean urtarrilaren 29an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatu ditu GKSk Urola Kosta eskualdean. Autobuserako txartelak Azkoitiko Dean tabernan, Azpeitiko Haginpen eta Zestoako Portalen egongo dira salgai. Lana dutenek 10 euro ordaindu beharko dute autobuseko txartela lortzeko eta langabezian daudenek 5 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide