Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena, ostiralean, Goiko Losan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2021ko ira. 14a, 10:46

Ostiralean Goiko Losan azalduko ditugu aurtengo Gazte Topagune Sozialistaren inguruko xehetasunak, 18:30ean. Ondoren, kontzertua eskainiko dute Norak eta Mirarik. Aurkezpenean topagunerako izena emateko aukera egongo da. 

Irailaren 3an eman zen argitara, Altsasun (Nafarroa), Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista antolatu dugula. Topagunea Altsasun izango da, urriaren 8tik urriaren 12ra.

Bertan, gaur egungo errealitatea ulertzeko gako politikoez haunsartuko da, antolakuntza komunista indartuko dituen eztabaidak sustatuko dira, azken urte eta erdian ez bezala, elkarrekin harremantzeko eta sozializatzeko aukera egongo da, aisialdirako eskaintza zabala izango da…

Topagune Sozialistaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue, agertu ostiral honetan, irailaren 17ean, 18:30ean, Goiko Losan egingo dugun aurkezpenera, izena emateko aukera ere egongo da. Aurkezpenaren ondoren, Norak eta Mirarik kontzertua eskainiko dute. Euria eginez gero, Kontzejupen izango da ekitaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide