Azkoitiko gazte langileen egoera zein den ezagutzeko, galdetegi bat prestatu du Azkoitiko GKSk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2021ko eka. 21a, 11:13

Udan gazteriaren zati handi batek lan baldintza eskasetan jardun behar izaten duela eta, horien egoera gizarteratu nahi du GKSk.

Uda atsedenerako eta aisialdirako momentua izan ohi da askorentzat, baina gazteriaren zati handi bat lan baldintza eskasetan lan egitera kondenatua dago. Sistema kapitalistak, urtaro honen etorrerarekin batera, gutxietsita dauden lanetara bideratzen ditu gazteak, horien bizi eredu ezegonkorra azaleratuz.

Horregatik, Azkoitiko gazte langileen egoera zein den ezagutzeko eta sozializatzeko, inkesta bat jarri dugu martxan. Bete galdetegia, lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide