Udalaren azaroko osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2021ko aza. 25a, 08:31

Azkoitiko Udalaren azaroko osoko bilkuran Azkoitia Bai herri plataformak esandakoak eta bozkatutakoak jaso ditu hemen.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

2.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 3 zenbakidun espedientearen onespena.

Urte hasieran prudentziaz jarri ziren maileguen interes eta amortizazioen kantitateetatik 15.000 euro sobratu zaizkigunez, ondo ikusten dugu dirua urte bukaera honetan faltan dagoen baserri bideen garbiketara, liburutegirako liburuak erostera eta Nagusia 58ko alokairu ordaintzera bideratzea. Horrez gain, beste 46.575,27 euroak Loiola Berrikuntza Fundaziotik, Iraurgi Lantzenera pasatzea besterik ez denez, alde bozkatuko dugu.

3.- EH Bildu udal taldearen zinegotzi liberatuaren aldaketa onartzea.

Urteetan jardun genuen oposizioko liberatua eskatzen, eta azkenean, eman behar zutenek eman zuen kargua hartzeko pausoa. Hortik aurrera, gu ez gara inor zein aukeratu behar duten esateko, beraz, beraiei ondoen etortzen zaienean, nahi duten zinegotzia hautatu dezatela.

4.- EH Bildu udal taldeak eta EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioak.Energia horniduraren prezioen gorakadaren aurrean hartzeko neurrien inguruan.

Pasa den hilean esan genuen berbera errepikatuko dizuet, gu, mozioak, adierazpenak, idatzi bat irakurri eta besterik gabe onartzearen aurkakoak gara eta gaur aurkezten diren bost edo seiak ildo horretatik doazenez, guztiei gure ezetza emango diogu. Gure ustez batzordeetan edo bileretan gaiak jorratu eta gure herriak zer ekarpen egin dezakeen aztertu beharko genuke. Horrelako mozioekin askotan herritarrengana iritsi gabe eta inongo ekarpenik egin gabe, bukaera ematen zaionaren errezeloa ere badugu. Beraz, beti bezala, gaiaren aurretiazko ezagutza izan dezaten, gure taldekideak informatuta izango ditugu, ekimen, elkartaratze edo horrelako beste zerbaitetan parte hartzea nahiko balute.

5.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa.

6.- EAJ-PNV eta EH Bildu udal taldeek aurkeztutako mozioa: Migraziorako Euskal Itun Sozialaren inguruko mozioa.

7.- EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: Azaroak 25 emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.

8.- EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: 2021eko Euskararen nazioarteko eguna.

9- Behin betiko onespenen berri ematea.

10.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

11- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide