Azkoitia Bai-k uztaileko ezohiko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitia Bai-k uztaileko ezohiko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak:

BAKARRA.- Residencial Azkoitia GE, S.L.k proposatutako hirigintza-hitzarmena onartzea, HAE 29 Gurutzeagari buruzkoa.

2006tik dator kontu hau, eta hemen ere, nola ez, Azkoitia Lantzen, UTE Txalon Erreka eta beste sozietate batzuk agertzen zaizkigu. Garai haietan, enpresa hauek, eta nola ez, Azkoitiko Udala agertzen dira tartean. Gure taldeak Azkoitia Lantzenen ez du kargurik hartzen eta hemen duzue zergatiaren adibide bat. Ez dut gehiegi luzatu nahi, eta pelikula honetan parte hartu duten protagonisten aipamen bat besterik ez dut egingo. Aurretik aipatutako Azkoitiko Udala, Azkoitia Lantzen, UTE Txalon Erreka eta ondoren datozkigun Gurutzeagako Etxebizitzak S.L., Kutxa, Irlandako "putre-funts" bat, eta azkenik, Grupo Eibar, Residencial Azkoitia izenean, hori bai, berriro ere Azkoitiko Udala tartean sartuz.

Badirudi, oraingo honetan, hitzarmen hau sinatzeak, garai haietan ordaindu ez ziren zorrak kobratzea erraztuko digula, eta alde horretatik positibotzat jo beharko dugu azken mugimendu hau.

Gure zalantzak izan ditugu, esan bezala aurrekarietan Azkoitia Lantzen S.A. aurkitu dugunean, baina ez hitzarmenean eta ezta zuek bidalitako dokumentazioan ere aipatzen ez denez, dagoeneko inongo parte hartzerik ez duela izango suposatu dezakegu, eta lehen eginiko operazioak alde batera utziz, hemengo hitzarmen hau soilik kontutan hartuz, alde bozkatuko dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide