Azkoitia Baiko ordezkariak euren programa herritarrei eskura banatzen aritu dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2019ko mai. 18a, 18:50

Azkoitia Bai Herri Plataformak maiatzaren 26ko Udal hauteskundetarako bere programa banatu du gaur eguerdian eliz atarian. Jose Joakin Etxaniz zerrenda buruarekin batera, zerrendako beste hautagaiak ere alboan egon dira.

Hainbat puntu nabarmentzen dira herri plataformaren programan. Alderdi guztien lotura bilatuz, plataformaren asmoak dira, besteak beste, herri merkataritza suspertzea, herritar guztien ongizatea bermatzea, liburutegi dinamiko bat izatea, kafe antzokia Elkargunean finkatzea, kultura eta kirol inklusiboaren alde egitea eta herritarrei informazio garbia helaraztea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide