Azkoitia Baik urriko Udal bilkuran esandakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2016ko urr. 27a, 12:38

1.- Janire Igoa Merino andrearen zinegotzi kargu-hartzea.

Gure taldearen ongi etorria ematea, ni neu behintzat pozten naizela beste emakume bat gehitu izana, euskara erabiltzeak ere izugarrizko abantaila emango digula, politikari eta teknikariei lana asko erraztuko digulako, baita ekonomikoki ere eta nire aldetik, hori bai, apaltasun osoz, aholku txiki bat, ahal duzun heinean Azkoitiko herria zeure talde politikoaren aurretik jartzea eta aurretik esan bezala ONGI ETORRI.

3.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 32. sektoreko Urrategibidea, Plan Partzialaren 2. aldaketaren behin betiko onespena.

Gure taldeak, lehen ere esan zuen, eremu honetan zer egin genezaken, herritarrak, bere iritzia emateko, gai egokia zela. Baina zori txarrez abadagunea pasa da, eta orain, dagoeneko, badakigu zer eraikiko den. Hemen bozkatuko dena, plan partziala ondo egin den ala ez da. Badirudi eginkizun honek teknikoena gehiago izan behar lukeela, eta gurea, politikariona, lehen aipatutakoa, herriaren iritziaren arabera, herritarren onurarako zer eraikiko dugun erabakitzea. Papeleo arazo batzuk izan direla dirudi Aldundiarekin eta dagoeneko konpondu direla eta dena arau eta legeen barnean dagoela, beraz ADOS.

4.- 2017 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena.

Zerga batekin eta tasa batekin dugu ezadostasun handiena:

- Zerga, Etxebizitza hutsena: Pasa den urtean, Jaurlaritzatik kobratzekoak zirela agertu zeniguten (Udal gobernuak) eta ez zenutela bidezkoa ikusten,zerga bera, bi aldiz kobratzea. Dagoeneko badakigu ez dela beste inondik kobratu, beraz, gure ustez, urtebete galdu dugu, eta diru hau jaso ondoren, 2015 eta 2016an gazteek etxebizitza bat alokatzeko diru laguntzak izan duen arrakasta ikusi ondoren, berriro ere zerga ezartzekoaren aldeko gara.

Beti ere lehengo baldintza berdinetan, bere etxeari erabilerarik ez baitio nahi eman, jabetza aldatu, saldu edo  alokatzeko intentziorik ez badu agertzen eta bakoitzak dituen salbuezpen/eragozpenak ondo aztertu ondoren.

Gaur goizeko azken berriek diotenez,Arabako Foru Aldunditik ere, etxe hutsen zerga, %50 igotzea ahalbidetu dute.

-Eta tasa, Zaborrarena: 2016rako 300.000€tik gorako zuloa aurreikusten da eta udal gobernuak ezer gutxi aldatuko du 2017an. %3 igoko da tasa hau, baina zerbitzua ere garestitu egingo dela diote, beraz egingo den zuloa berdintsua izango da. Urtero zerbitzu hau gehiago kostatzea ere moztu egin behar dela ados gaude, baina faltako diren 300.000€ horiek nonbaitetik atera beharko ditu udalak, nahi edo ez ordaindu beharko direlako. Beraz herritarrak ez du jakingo diru hori nondik aterako den eta gure taldearen ustez, udaletxe batek izan behar duen gardentasunaren  aurka doa, askoz ere garbiago iruditzen baitzaigu herritarrak etxera etortzen zaion fakturan, begiratu batez, zenbat ordaintzen duen jakitea zerbitzu hori jasotzeagatik. Eta ez tasa honetan bakarrik, guk urtero berdina defendatzen dugu, tasa denak %100era urreratu beharko luketela, zerbitzu bakoitza zenbat ordaintzen dugun jakiteko eta herritarra ez engainatzeko. Badakigu politikoki ez dela neurri gustukoa, baina gure ustez askoz ere gardenagoa. Hori bai, gero norbaitek ordaintzeko zailtasunak izango balitu, ipiniko genituzke, ipini beharreko hobariak, azken finean diru kopuruak berdina izan behar baitu.

Beraz bi puntu hauek gure taldearentzat duten garrantzia medio, aurka bozkatuko dugu.

5.- 2017 ekitaldirako ur hornikuntza, saneamendu eta azpiegituren tasen onespena.

Tasa honetan, talde denok, ados gaude, Kontsortzioak dituen tasekin bat egin behar dugula 2020an. Herritarrak, urak duen garrantzia aintzat hartu dezan, uraren tasarekin, orain arte bezala, kontsumo handia zigortu nahi dugu eta 2017rako, horrela izango dela dirudi, beraz ados.

6.- 2017 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena.

Beste herriekin konparaketa bat egin ondoren, jarduera batzuetan, oso prezio baxua dugula ikusi dugu, eta Elkarguneko zuloa zerbait tapatu nahirik eta ahal den heinean erabiltzaileak ordaintzearen alde, zerbait igotzea proposatu dugu, baina iritzi berdinekoak ez garela ikusirik, aurka bozkatuko dugu.

Esan bezala, herritar denon artean ordaindu beharko dugu, urtero egiten den zuloa, baita erabiltzen ez dutenek ere, baina erabiltzaileek prezio normal bat ordaindu ondoren, bestela, beste herritar denen artean ordainduko baititugu, erabiltzaileek ordaintzen ez dituzten, prezio baxu horien kalteak.

7.- 2017 ekitaldirako Taxien tarifen onespena.

Tarifak mantentzearekin ados gaude.

8.- Hautatuen ordainsari eta asistentzien araubidearen aldaketaren onespena.

Aurretik esan behar, balio handiko pertsona iruditzen zaigula.

Baina orain arte hautatu dituzuen artean, beti berdina esan diguzue: ordainsarietan,  EUDELek esaten duenaren barnean zaudetela, eta oraingoan berriz, ez diozue jaramonik egingo. Ez da lehen aldia EUDELek esaten duena ez duzuela errespetatzen, beraz, dagoeneko garbi dugu, komeni denean bakarrik erabiltzen duzuela hitz hori.

Dena den, Hasieratik esan genuen bezala, denon artean adostu beharko genituzke, bai liberazio  eta baita ordainsariak ere. Oraindik legealdia bukatzerako, nahiz eta hurrengorako izan, lau urte hauetan, denok ikasten dugunarekin, adostasuna lortuko dugun itxaropena dugu. Behingoz talde politikoen koloreak alde batera utzi, Azkoitiko udaletxeak, ondo  funtzionatu dezan, zenbat liberatu behar dituen eta bakoitzak zenbat kobratu beharko lukeen erabaki eta hurrengo urtetarako eztabaida antzu hauek ahaztuta izan behar genituzke. Guk adostasun hau lortzen ez dugun bitartean aurka bozkatuko dugu.

Eztabaidarik ezin duena egon, legeak hala agintzen baitu, oposizioak gutxienez liberatu bat izan behar duela da. Herritarrei ahal den informazio zabalena eskaintzeko, beste talderen bateko zinegotzi bat eskura izatea, garrantzitsua iruditzen zaigu. Dudarik ez dugu egiten bigarren bozka gehien lortu zituen taldekoa izan, beste zinegotziek bezala kobratu eta oposizioko beste taldeen beharretara ere egokitu beharko lukeela eta lehen bai lehen pausu hori ematea eskatzen diogu oposizioko talde nagusienari, herriarentzat lanerako baikaude eta herritarrentzat edozein laguntza gutxi baita.

9.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 4 zenbakidun espedientearen onespena.

Gure ikuspuntutik politikarioi galdetu beharrekoa, zer kreditu aldaketa egin beharko liratekeen da eta ez egindakoekin ados gauden ala ez, jokabide honekin, ez baitugu ezer erabakitzeko ahalmenik ikusten guregan, beraz aurkako bozka.

11.- Galde-erreguak.

Hil honetan ere zer pentsatu eman beharko ligukeen notizi bat dakarkizuet. Biolentzia matxistaren esparruan salaketa gehiago egiten dira eta biolentzia klase hau gora ez doala suposatzen badugu, ez da seinale txarra salaketa gehiago aurkeztu izana, baina 35 eraildako emakumetik 15, sistema publikora joana zen aurretik  salaketa jartzera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide