Parte-hartzea??

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2016ko eka. 15a, 17:39

Benetan lotsagarria parte-hartzean Maxixatzenen azaldu den argazkia. Udaleko teknikariak egotea ondo iruditzen zaigu, hauek ere herrira zabaldu behar baitute, baina gainerakoak lotsatu egin beharko lukete. Hauxe da datorkigun parte-hartzea, beraiek, bere jendearekin eta beraientzat egingo duten parte-hartzea. 

 

Eta oraindik independenteak direla esaten jarraituko dute. Haserrea eta tristura biek batera etorri zitzaizkigun argazki hori ikusi eta gero; pena da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide