Legealdiko lehen ehun egun

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2015ko urr. 6a, 16:58
Azkoitia Bai taldeko kideak.

EAJ: Hauteskundeak pasa orduko esan genuen gehiengo osoak ez direla onak izaten. Eta bereziki parte hartzean ikusi dugu horren eraginik handiena. Aurreko legealdian aurrera pauso haundia egin zen gai honetan, baina orain ez da jorratzen batzordeetan  eta oraingo udal gobernuak ez dio garrantziarik ematen.

Gure taldea ez da talde politiko bat, ez du taldearen onuran pentsatzen, azkoitiarren onuran baizik eta guretzat garrantzitsuena, denon artean, hau da, denon parte hartzearekin, Azkoitiko arazoei irtenbide zuzenena ematea da.

 

Parte hartzerik onena ez da 4 urtean behin botoa ematea eta listo. Kalean, elkarrekin, jendearekin adostutako irtenbideak bilatu behar ditugu, hori bait da gure politika egiteko modua eta aurrerantzean ere hori izango da gure ardatz nagusia eta gaur ere, berriro, proposamen berritzaileekin gatozkizue.

Bildu: Dagoeneko 2 zinegotzik aurkeztu dute dimisioa eta gainera esperientzia zuten bi zinegotzik. Herriak horrelako pertsonak behar ditu, herriaren alde eta herritarrekin lan egingo duten pertsonak.

Gu prest gaude hutsune hauek tapatzeko eta gure taldeko bi laguni beste esfortzu bat eskatu diegu.

EAJ tik somatzen dugu kultura eta euskara arloan ez dituztela esperientzia daukaten zinegotziak, eta Bildun berriz, gizartekintzan azken dimisioak utzi dien hutsunea ere ezin daiteke ukatu.

Beraz. gure taldetik, Julen Garate kultura eta euskarara EAJtik eta Ana Albizuri  gizartekintzara Bildutik bideratzeko eskeintza egin diegu bi talde politikoei. Hori bai, bozka ematerako orduan bi talde horien agindupera, esanetara egon beharko lukete.

Azkenik esan behar, hau dela gure politika egiteko modua, gure taldea Azkoitiarren zerbitzura.

Zaborren gaian ere badakarkizuegu beste proposamen bat ere, eta  ikusiko duzuen bezala, herritarrei eta orain udal gobernuan dagoen taldeari laguntzeko asmotan.

Orain ere Azkoitiako bi talde nagusienak elkarri kulpa botaz dabiltza, Bilduk legealdi berriko arazoak direla eta EAJak berriz lehenagotik abixua jasota zutela. Guk ez dugu nahi hika-mika horretan sartu eta berehala irtenbide bila lanean jarri gara.

Gure ustez herritarrak kontzientziatzea izango litzateke onena (legealdi berriarekin bat, erlaxatu egin garela dirudi) eta kontzientziazio hori garatzeko 50 bat laguneko talde bat osatzea proposatzen dugu.Talde hau herriko etxe/eraikin denetatik pasatu eta bilerak egingo dituzte, etxe /komunitateko bilera gisa , arazo larri hau ondo esplikatu eta dauden duda eta ezjakintasun denei erantzun azkar bat emateko.

Badakigu lan hau aurrera eramateko, zuen, Azkoitiako herritarren parte hartzea, ezinbestekoa dela, eta horrexegatik orain arte bezala, zuen lanerako borondatea asko estimatuko dugula.

Berdin zaigu gure taldetik, udaletik,… nondik egiten zaion aurre arazo honi, baina lehen bait lehen antolatu beharko den ekimen bat izatea espero dugu eta berriro ere, lehen esan bezala, gure taldea Azkoitiarren zerbitzura jartzen dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide